Gune oso urbanoak eta udalerri deskonektatuak Euskal Hirian: Gaindegiaren Atlasa.net

GAINDEGIAK, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako Behategiak, adierazle sozioekonomikoak modu grafikoan isladatzeko sortu duen lanabesa da Atlasa,net. Bertan oinarritutako datuak aintzat hartuz, bere blogean hurrengo ondorioak argitaratu berri ditu.

Lurraldearen artifizializazio indizea: “Azken urteetan populazio gehien jaso duten udalerriek edota jarduera ekonomiko industrial garrantzitsua aurrera eraman dutenek lurraren artifizializazio indize oso altua dute.”

Hiriburuak eta periferiak: “Euskal Herriko hainbat eremutan aplikatzen ari diren azpiegitura eta zerbitzu politiken emaitzen ondorio dira pilaketa prozesuak. Prozesu horiek hutsune handiak dituzten lurralde planifikazio eta berrantolaketa prozesuak dira. Hain zuzen, hutsune horietako bat ekimen eta zerbitzu zentroetarako irisgarritasunean datza”.

Lurralde Antolamendu zentzudun baten beharra: “Baliabideak lurraldean nola ordenatuko ditugun birpentsatu behar dugu, besteak beste, ingurugiroarekiko errespetuz jokatuz nukleo urbano historikoak (idiosinkrasia propioarekin) bizirik mantenduko dituen garapena aurrera eraman nahi badugu. Osterantzean, 4 hiriguneko Euskal Herri baterantz goaz”.

Artikulu osoa eta datu zehatzak Gaindegiaren basqueinfo.net webgunean aurkituko dituzue

Esta entrada fue publicada en Noticias. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario