MANIFESTUA lurralde eredu berri baten alde. “Euskal Hiria” ereduari mugimendu sozialetatik emandako erantzunari berrekiten / MANIFIESTO por un Nuevo Modelo Territorial. Retomando la réplica a “Euskal Hiria” desde los movimientos sociales

DOT-Desazkundea taldetik berriz plazara ateratzen gara, hemen duzuen manifestuari zuen taldearen atxikimentua edota atxikimentu pertsonala eskatuaz. Gogoratuko duzuen moduan denboratxoa daramagu gai honekin, urte bete igaro da Legebiltzarrak Gasteizeko Jaurlaritzari Lurralde Antolamendurako Gidalerroen (LAG) eguneratzea, Euskal Hiria marka delakoa, bertan behera uztea eskatu eta krisi sistemikoaren erronkeiherritarren parte-hartze zabal baten bidez, berrikuspen sakon bati ekiteko agindua luzatu zionetik.

 Baina, Ana Oregi Sailburuak ez du dagokion erantzukizuna bereganatu, alegia, gainean ditugun eta datozen belaunaldiei bideratu gabe jasotzea tokatuko zaizkien arazo larrien aurrean, modu eraldatzaile baten, deitu, proposatu eta adostu beharreko lurralde eredu berri bati ekitea.

Jaurlaritzaren pasibokeri honen aurrean, Euskal Hiria ereduari alegazio eta proposamen alternatiboen inguruan batu ginen eragileak, berriro, aldarrikapenari berrekiteko ordua delakoan gaude. Uste dugu lurralde eredu berri bat beharrezkoa dugula eta hortarako prozesu garden eta partehartzailea zabaltzea eskatzen dugu. Euskal gizartea, izaera plural, gaitasun anitzeko eta oso kapazak diren gizarte mugimenduez osatua dago. Adostasunak landu behar ditugu, ekonomia-ekologia-gizarte arloko diagnostikoetan aritzen diren herri, eskualde eta eragileen protagonismoarekin.

 Gurekin batera, Lurralde Eredu barri baten aldeko elkarlana eta proposamen alternatibo oso baten parte izan nahi baduzu, bidali zure atxikimendua eta ekarpenak edo lankidetza eskeintza gure helbidera.

MANIFESTUA LURRALDE EREDU BERRI BATEN ALDE 2014

MANIFIESTO POR UN NUEVO MODELO TERRITORIAL 2014

Atxikimenduak /Adhesiones:

info@dot-desazkundea.org

 

Esta entrada fue publicada en Noticias, Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario