BIZI! MUGIMENDUAK IPARRALDERAKO PROPOSATUTAKO “EUSKAL HERRIAREN TRANSIZIO ENERGETIKORAKO ITUNA”

Berri onak datoz Iparraldetik, BIZI! mugimenduaren eskutik, eta aspaldidanik egiten ari den lan eskergaren ondorioz. “Transizio energetikorako Ituna” jarri du abian, datorren martxoaren 23an egingo diren tokiko hauteskundeen lehen itzuliaren kanpaina aprobetxatuz. Agenda politiko eta sozialean bete-betean sartu dute energia eta lurralde antolamenduaren gaia. Horretarako, krisi sistemikoaren diagnostikoa azaleratu eta aldaketa klimatikoaren kontra eragiteko eta transizio ekologiko eta energetikoaren aldeko udal politika eta jardunerako “tresna kutxa” (hemen esteka)  zabala eta landua burutu dute.

muncipales16

Kutxa tresna honek hainbat arlori eragiten die: lurralde eta hirigintza antolamendua, mugikortasuna, energiaren kudeaketa-ekoizpena-banaketa, eraikuntza, laborantza, basoak, ura, berdeguneak, ekonomia, kontsumo arduratsua eta hondakinen kudeateka eta prebentzioa. Gainera, eremu bakoitzerako ekintza-fitxak ere landu dituzte, bertan helburuak azaltzeaz gain, lau ekintza modu zehazten dira, zertan hasi behar den abian, zerekin aurrera egin, non bizkortu eta nola aurrutirago eraman erabakiak.

Udal kudeaketa eusgarri baterako plangintza osoa !!!…..baliogarri hegoaldeko erakundeetan abian jartzeko ere

http://www.bizimugi.eu/eu/

 

 

 

 

 

Esta entrada fue publicada en Noticias. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario